Joan den astean, Arabako, Bizkaiko nahiz Nafarroako milaka nekazari mobilizatu dira lehen sektorea defendatzen eta nekazarientzat zien abeltzainentzat “bizimodu duina” aldarrikatzen. Gaur, mobilizazio horiek Gipuzkoara iritsi dira eta oraintxe bertan, Donostian daude bilduta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. Hedabide honek jakin duenez, lehen sektorean diharduten hainbat getariar ere bertan daude.

Sindikatuen babestik gabe irten dira kalera. EHNE eta ENBA sindikatuek ez dute deialdia babestu eta nahiz eta “errespetatzen” dutela adierazi, iragarri dute martxoaren 1etik aurrera hasiko direla mobilizazioen egutegi propioa lantzen. Sindikatuak bat datoz “mezu askorekin”, baina proposamen “zehatzagoak” mahaiganeratu nahi dituzte.

Gaurkoa Whatsapp bidez egindako deialdia izan da. Zenbait traktore Andoainen batu dira 07:00etan eta Donostiarako bidea hartu dute, N-1 autobidean auto ilara luzeak sortuz. Zarauztik abiatutako zutabearekin Urbil merkataritza gunean egin dute bat eta handik, elkarrekin egin dute Donostiara arteko bidea.

Argazkia: utzitakoa