Joan den asteburuan, otsailaren 10ean eta 11n, Espainiako Movistar kopako bigarren fasea eta Euskadiko nahiz Nafarroako SBX Txapelketak jokatu dituzte Baquiera Bereten (Katalunia). Imanol Goikoetxea snowboarderra bertan izan da eta urrezko domina bat esku artean duela etxeratu da. Irati Idiakezek ere bertan lehiatzeko asmoa zuen baina, azken orduko lesio bat tarteko, ezin izan du parte hartu.

Zehazki, Euskadiko snowboarder bizkorrena izateagatik lortu du domina Goikoetxeak. Getariarraren atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Artzaia Vergara eta Alexander Fernandez. Espainiako kopako sailkapenari dagokionez, gizonezkoen snowboard croos kategorian, laugarren postua eskuratu du. Finaleko lasterketan hirugarren zihoan, baina eroriko bat tarteko, laugarren postuarekin konformatu behar izan du getariarrak.

Argazkia: Imanol Goikoetxea