Jexux Aldalurren gidaritzapean, atzo eman zuen Salbatore Deuna Abesbatzak kontzertua. Herritar ugari bertaratu zen abesbatzak prestatutako emanaldia ikustera eta entzutera. Bederatzi piezekin osatutako egitaraua interpretatu zuten, Josu Txapartegi teklatuan lagun zutela.

Aurten, estreinakoz, bi taldekide omendu dituzte; hain justu, Mari Kruz Egaña eta Satur Larrañaga. Zuzendariaren hitzetan, bi irizpide hartu dituzte kontutan aitortza egiterakoan: adina eta abesbatzan daramaten urte kopurua. Biek ala biek 80 urteko langa igarota dute eta 40 urte baino gehiago daramatzate abesbatzan –Egañaren kasuan, gutxienez, 60 urte–. Datozen urteetan ere, ekimen horri jarraipena ematea gustatuko litzaiekela gaineratu du Aldalurrek, “urtero bakarren bat omenduz”.

Argazkia: Utzitakoa