Asteburu honetarako alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzak, “itsaso-kostako arriskuagatik”. Bost metro baino gehiagoko olatuak espero dira eta horregatik, Getaria eta Zarautz arteko errepidea itxi egingo dute larunbateko 03:00etatik aurrera.

Gipuzkoako Foru Aldunditik AP8 autobidea, N-634 errepidea –Zumaia eta Getaria arteko tartean– eta Zarautz-Meaga-Getaria bidea proposatu ditu alternatiba gisa.

Azken denboraleak ere gogor jo zuen eskualdeko kostaldea: horma erori eta zuloa eragin zuen Getaria eta Zarautz arteko errepidean. Gaur-gaurkoz, barruko erreia bakarrik dago zabalik bide horretan. Iragarritakoaren arabera, datorren astetik aurrera hasiko dituzte konponketa lanak.

 

Lotutako albisteak: