Zine zikloaren baitan, bigarren emanaldia izango da bihar, igandea, Iturzaeta Herri Eskolan. Oraingoan, Fermin Muguruzak zuzendutako Bidasoa 2018-2023 filma emango dute.

2018ko udan Frantziak Pirinio-Atlantikoan Bidasoa ibaiak ezartzen duen muga naturalaren hainbat pasagune itxi zituen, etorkinak Europako gainerako herrialdeetara sar ez zitezen. Neurri hark hamar hildako eragin zituen urtebetean, 2021ean. Haien tragedia gizarteratu du Muguruzak lan honetan, hildakoei izen-abizenak zein adina eta testuingurua emanda.

 

Emanaldiaren ostean, solasaldia izango da Alaine Aranburu zuzendari laguntzailearekin eta lanaren inguruko zehaztapenak emango ditu.