Lurraldebusek jakitera eman duenez, gaurtik aurrera, anezka-autobusak jarriko dituzte Getaria eta Zumaia artean. Linea berezi horrek Getaria eta Zarautz arteko errepidea itxita dagoen bitartean emango du zerbitzua. Ondokoa da ordutegia:

Hala, orain arteko ordutegiak indargabetuta geratuko dira eta Zarautz aldera joan nahi duten erabiltzaileek ere, lehenik, Zumaiko anezka-autobusa hartu beharko dute. Hala, orain arte Getariatik Meagara arteko bidea egiten zuen autobusik ez da egongo.

Errepidea itxita lau aste inguruz

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentuak oraindik ez du zehaztu zenbat denboraz egongo den erabat itxita Getaria eta Zarautz arteko N634 errepidea. Orain arte denboraleagatik egon da trafikoa moztuta. Hura baretzean, Ubiri inguruan itsasoak eragindako zuloa konpontzeko lanak hastekoak dira –lanek lau aste irautea aurreikusten da–.

 

Lotutako albisteak: