Getariako Udaleko herri langileen bi plaza egonkortzeko hautaketa prozesua jarri dute abian. Hala, etzi, martxoaren 1ean, hautaketa prozesuko azterketa dela-eta, Sahatsaga Kiroldegia itxita egongo da egun osoan zehar.

Horrez gain, azterketara eremua prestatzeko, bihar arratsaldean, 16:00etatik aurrera, soilik, frontoi erdia egongo da herritarrentzat erabilgarri.