Albisteak
Denboraldiari hasiera ikusgarria eman dio “Esperantza”k
Pasa den asteburuan, aurreikuspen guztiak apurtu eta emaitza bikainak lortu ditu Getariako traineruak. Eusko Label Ligako estreinako bi jardunaldietan lan ikaragarria egin eta maila oso altua erakutsi dute getariarrek. Hala, 14 punturekin, sailkapen orokorreko...
Hasi dira Urritzako udaleku irekiak
Uztaileko lehenengo egunekin batera, gaur hasi dira Urritza Aisialdi Taldeak antolatutako udaleku irekiak. Koronabirusaren pandemia...
Helburua beteta, 50 getariar baino gehiagok argiztatuko dute bihar Ibanteli
Pirinioetako Bidea ekimenaren antolatzaileek, 50 lagun batzeko erronka luzatu zieten getariarrei eta herriko Gure Esku dinamikako arduradunek hedabide honi adierazi diotenez, helburua lortu dute: "Guztira, 54 lagunek eman dute izena. Beraz, ezarritako helburua lortu...
Zarautz Jauregia eraberritzeko proiektua abian da
Getariako Udalak martxan jarri du Elkano Mundubira espazioa izeneko proiektua gauzatzeko esleipen prozesua. Lan horien aurrekontua 246.366,12 eurokoa da. Udaletik jakinarazi dutenez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, 2019az geroztik ari dira idazten alde...
Lehen mundu biran, Euskal herritarrek egindako “funtsesko ekarpenak” biltzen ditu “Elkano eta Euskal Herria” liburuak
Elkano Fundazioaren, Albaolaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Euskal Itsas Museoak argitaratu berri duen lana da Elkano eta Euskal Herria. Nola egin zen posible lehen mundu bira. Elkano Itsas Herria zeharkaldi kulturalaren testuinguruan, gaur goizean...
Emandako laguntzagatik, herriko enpresak eskertu ditu Tonpe Getariako Guraso eta Lagunen Elkarteak
Joan den ekainaren 5ean, Tonpe guraso eta lagunen elkarteak zahartzaroari omenaldia egin zion. Hala, herriko pertsona helduak omendu asmoz, egun osoan zehar, hainbat ekitaldi egin zituzten. Elkartetik eskerrak eman dizkiete, egun hori ospatu ahal izateko, laguntza...
Uztailaren 30ean, larunbatarekin, I. Herri Ginkana egingo dute Getarian
Getariako Udalak eta Urritza Aisialdi Taldeak, elkarlanean, Herri Ginkanaren lehenengo edizioa prestatu dute. Herritar orok parte hartu dezake ekimenean: haurrek, gazteek, helduek, kuadrillek edota familiek. Parte-hartu nahi duenak uztailaren 10a bitartean eman...
EHUko Udako Ikastaroen baitan, “Elkanoren oroitzapena” ikastaroa antolatu dute
Elkano Fundazioak sustatuta, Elkanoren oroitzapena: ondorioak eta galdera berriak ikastaroa egingo dute EHUko Udako Ikastaroetan. Donostiako Carlos Santamaria zentroan izango da mintegia uztailaren 7an eta 8an eta online ere jarraitu ahal izango da. Matrikula doakoa...
Denboraldiko lehen estropada ikustera joateko autobusa antolatu dute
Larunbatean, uztailaren 2an, jokatuko du Esperantzak Eusko Label Ligako aurrenengo jardunaldia; denboraldikoa ez ezik, getariarren historiako lehen estropada izango da arrauneko maila gorenean. Estreinako estropada hori Bilbon egingo dute eta ligako hamabi traineruak...
Ane Camposek beste bi urtez Eibarren jarraituko du
Eibar Futbol Taldeak jakitera eman duenez, Ane Campos futbolari getariarrak 2024ra arte luzatu du kontratua talde gipuzkoarrarekin. 2021-2022 sasoian, orotara, 25 partida jokatu ditu aurrelari getariarrak eta datorrena, Eibarren egingo duen laugarren denboraldia...