Albisteak
Asteburuan itzuliko da XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketa
Api 18, 2024
Aste Santua tarteko, etenaldia izan du hainbat astez XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketak. Ostiralean hasita, ligan parte hartzen ari diren hamar taldeek asteburu honetan ekingo diote berriro lehiari. Txapelketako zazpi jardunaldi jokatu dira orain arte eta...
Mendekotasuna duten pertsonen laguntzaileek doan bidaiatu dezakete garraio publikoan
Api 18, 2024
Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio publikoan erabiltzeko txartel berri bat sortu du. Horri esker, aste honetatik aurrera, Mugi txartela duten mendekotasun, ikusmen-urritasun larridun eta gurpil-aulkidun pertsonen laguntzaileek doan bidaiatu ahal izango dute autobus eta...
Bihar, Naziogintza Taldeak “Euskararen Erabilera Sustatzeko Proposamen Linguistikoa” aurkeztuko du Getarian
Api 17, 2024
Josu Albero Naziogintza Taldeko kidea izango da hizlaria eta hark taldearen proposamen berria aurkeztuko du: "Euskararen Erabilera Sustatzeko Proposamen Lingustikoa", hain justu. Hitzaldia bihar, apirilak 18, 19:00etan hasita, Ulpiano aretoan izango da. Artzape...
Argitu dute zein izango den San Prudentzio auzoko jaien programazio osoa
Api 17, 2024
Joan den astean jakinarazi zuten antolatzaileek, San Prudentzio egunaren harira, larunbatean, apirilaren 27an, jai giroa izango dela nagusi auzoan. Izan ere, urtero lez, Nafarjito festa antolatu dute auzotarrek: Unai Iturriaga eta Nerea Elustondorekin bertso-bazkaria...
Zabalik dago enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko laguntza zerbitzuan izena emateko epea
Api 17, 2024
Hazinnova proiektua Eusko Jaurlaritzak, Spri Taldeak, Innobasquek eta garapen agentziek, Urola Kostako Udal Elkartea barne, martxan jarritako egitasmoa da. Helburua da enpresa txiki eta ertainek (ETE) euren jarduna hobetzeko proiektu txikiak gauzatzea. Zehazki, hazi...
Bihar gauez, Zestoa-Zumaiako AP-8ko lotunea itxiko dute, Behobiako noranzkoan
Api 16, 2024
Zorua berritzeko lanak direla-eta, bihar, apirilaren 17an, AP-8ko Zestoa-Zumaiako lotunean, Behobiako noranzkoan trafikoa etengo dute. Hori dela eta, 21:30etik 04:30era, Zestoa-Zumaiako autobidearen sarrera itxita egongo da Donostiarako noranzkoan; irteera, aldiz,...
Negozioei zuzenduta, adimen artifizialari buruzko jardunaldia antolatu dute
Api 16, 2024
Apirilaren 25erako, Miramon Enpresa Digitalak eta Urola Kostako Udal Elkarteak, adimen artifizialari buruzko jardunaldia prestatu dute. Saioa ChatGPT eta Gemini bezalako tresnetan oinarrituko da eta, 09:00etan hasita, Udal Elkarteak Zarautzen duen egoitzan izango da....
Getariako moilaren bokalean hamarnaka katuarrain topatu dituzte hilik
Api 16, 2024
Realaren urazpiko jardueretarako sekzioko kideek dozenaka katuarrain topatu dituzte Getariako moilaren bokalean; itsas hondoan, hilda. Sekzioko urpekariek azaldu dutenez, Kantauri Itsasoko ohiko espeziea da, 40-50 zentimetro inguruko luzera duena eta, arrantza...
Katxopa Gaztelekurako begirale bila dabil Urritza
Api 16, 2024
Katxopa Gaztelekuan lan egiteko, langile bila dabil Getariako Urritza Aisialdi Taldea. Interesa duenak bete beharreko baldintzak dira aisialdiko begirale titulua edukitzea, 18 urte baino gehiago izatea, euskaraz jakitea eta asteburutan libre egotea. Curriculumak...
Gipuzkoako Batel Ligan, brontzezko domina eskuratu du promesen kategoriako mutilen ontziak
Api 15, 2024
Getariako batelek, Gipuzkoako gainerakoekin batera, larunbatean amaitu dute aurtengo denboraldia. Larunbateko estropadak, gainera, denboraldiko sailkapena erabakitzeko ez ezik, Gipuzkoako Batel Txapelketako kanporaketa jardunaldi modura balio zuen. Denboraldiko...