Datorren ostegunean, irailaren 20an (18:00), Lur Usabiaga ipuin-kontalaria izango da gurean. Emanaldiari, “Hugo eta piratak” izenburua ipini dio, eta 4-8 urte arteko haurrentzako saioa prestatu du donostiarrak. Abenturaz betetako unibertso batean...
Maiatzaren 28an, astelehenean, Jolasaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Getariako Udal Liburutegian. Dixit, Kabaleo… gogokoen duzun mahai-jolasa ekarri, taldea osatu eta… erakuts iezaguzu dakizuna! Izan ere, Liburutegia, irakurtzeko eta ikasteko tokia...
Munstroek ere pixa egiten dute ohean. Horixe kontatu digu emanaldiaren inguruan. 2015eko Etxepare Saria eskuratu zuen Jokin Mitxelena ilustratzailearekin batera plazaratutako albumarekin. Istorio honek keinu bat egiten dio Maurice Sendak-ek 1963an argitaratu zuen...
Getariako Udal Liburutegian, 12-16 urteko gazteei zuzendutako Instagram bidezko Mikro-Ipuin Lehiaketa antolatzea erabaki dugu oraingoan. Lehiaketan parte hartu nahi duenak, gaur (maiatzak 1) hasi eta ekainaren 15era arte izango du lanak aurkezteko aukera. Argazkiz eta...
Liburuak irakurtzeko dira. Liburuak entzuteko dira. Liburuak gozatzeko dira. Datorren astelehenean, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatuko dugu, modu berezian ospatu ere. Kalabazan Kultur Ekimenak taldeko bi kide gonbidatu ditugu gurera, eta poesia xuxurlatua...
Apirilaren 19an Patxi errementaria ipuin klasikoan oinarritutako txotxongilo sorkuntza tailerra eskainiko dugu Liburutegian. Nork ez du azkenaldian Errementari filmari buruzko iruzkinen bat entzun edo irakurri? Paul Urkijo zuzendariak Patxi errementaria euskal ipuin...
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.