Map Unavailable

Eguna/Ordua
Data(k) - 2022/12/03
12:30 pm - 11:59 pm


Egitaraua:

  • 12:30ean, plazan, kantujira Getariako Salbatore Abesbatzarekin, plazan.
  • 18:00etan, Motx pailazoaren Pozaren parkean! ikuskizuna, Berdura plazan.

    Sinopsia: egun berezia izango da pozaren parkean… Motxek, bere lagun berriak ezagutuko ditu eta. Jai erraldoia prestatu nahi izango du hau ospatzeko, baina tartean arazo batzuk sortuko zaizkio. Irri, kantu eta dantza eginez emango dio amaiera egunari, bere lagun berriekin batera. Hauei esker, sortutako arazoak konpontzeko gai izango da, laguntasunaren indarrarekin.

  • Ondoren, Getariako buruhandiak kalez kale.
  • 21:00etan, bertso afaria gaztetxean. Libe Goenaga, Danel Olano, Amets Aizpuru eta Aitor Zubikarai bertsolari gisa, eta Itziar Laxalde gai-jartzaile.