Map Unavailable

Eguna/Ordua
Data(k) - 2022/12/15
5:00 pm

Kokapena:
Udal Liburutegia


Uxue Alberdik German Rodriguez German Txiki getariarra zenaren bizipenak hartu ditu lan honetarako oinarri. Bere ibili fikzionatuak Doro Doro Txiki izeneko protagonistarengan irudikatu ditu.

Rodriguezek 43 urtez eign zuen lan zirkuan La Belle izeneko pertsonaia interpretatuz sarritan. Erretiroa hartuta, Getariara itzuli zen eta garai hartan etorri zen Alberdi ere hona bizitzera. Ordutik zuen haren istorioari heltzeko gogoa.

German Txikik Artzape aldizkariari emandako elkarrizketa eta hari buruz aitari entzundakoak izan ditu irudimenaren bazka, eta istorio bat josi du zirkuaren tristura eta lilura, fokuak eta itzala biltzen dituena.