(Bas)herritar baten gogoeta

12-14 urte – Bertsoa – Saritua
Amets Aizpurua Mancisidor

 

Doinua: ETAren su etenetik

 

— I —
Garai haietan etziren
Perurena ta Izeta,
baserria gu ginen ta
bizitza genuen meta.
Militarren paseak ta
gure aitan eskopeta,
marinelak agurtu ta
amaren elkarrizketa,
oroimina izatea
eztenez txarra tarteka,
oraindik izan nintzena
ongi oroitzen dut eta,
hementxe doakizue,
gaur, neronen gogoeta.

 

— II —
Ilargi ta esaera
orain dira isobara,
lehen Bilbo urruti zegon
ta orain, berriz, Ankara.
Ixiltzen ta ez kexatzen
ikasi gendun, ta hara!
Orain dena da estorbu,
koxka, zulo edo traba.
Auzolanaren herrian
behar zen hona ta hara,
lehen jaten ematen gendun,
orain Mercadona bada
eta jada, baserriak
dekoratiboak gara.

 

— III —
Delicatessenen bueltan,
Michelinaren harira,
lehen herritarrek zituzten
orain jatetxeak dira.
Garaiak aurrera doaz,
agian hori da, tira,
etxe turistikoena
hau hala bada, hori da,
alde zaharra ta eliza
herri txikien disdira,
herriarekiko duten
tradizio ikusmira,
baña ezin da jarraitu
beti kanpora begira.