Getariako 20. Literatura Lehiaketa

Getariako 20. Literatura Lehiaketako epaimahaia 2021eko apirilaren 20an bildu zen lanen balorazioa egiteko. Honakoek osatu zuten epaimahaia: Nagore Etxabe Iturzaeta Herri Eskolako zuzendariak, Itziar Larrañaga Getariako Udaleko Kultura eta Euskara batzordeburuak, Andoni Olaetxea Getariako Udal Liburutegiko liburuzainak eta Iure Eizagirre Artzape Euskara Elkarteko ordezkariak. Erun Ortiz Getariako Kultura teknikariak egin zituen idazkari lanak.

Guztira, 101 lan aurkeztu dira lehiaketara: 94 ipuin eta zazpi bertso edo olerki.

Ondorengoak dira saria irabazitako lanak.