Uemako teknikari Axun Larburuk gidatuta, Biziprest saioa eskainiko da datorren ostegunean, hilak 15, 19:00etan Getariako Alondegian.
Euskal Herri luze eta zabalean bezala Getarian ere azaroak 23 eta abenduak 3 artean egingo den Euskaraldia ariketaren xehetasun guztien berri izateko aukera izango da aipatu saioan: zergatik Euskaraldia? zein da ahobiziaren egitekoa? eta, belarriprestarena? Getariak zer nolako garrantzia du euskararen normalizazioari dagokionez?
Txapak non jaso
Datorren asteko ostiraletik abenduak 3 artean egingo den ariketan parte hartzeko aukera badago oraindik. Horretarako, Getariako turismo bulegoan edo https://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunean eman behar da izena.
Izena emandakoek, berriz, turismo bulegoan jaso behar dituzte txapak. Bertako ordutegia, ondokoa da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:15etatik 18:15etara, eta, larunbatetan, 09:30etatik 13:30etara.
Lotutako albistiak
- Euskaraldian izena emateko aukera izango da bihar goizean plazan
- Turismo bulegoan edo liburutegian eman daiteke izena Euskaraldian parte hartzeko
- Euskaraldiaren xehetasunak argitu zituen “Ttak!” bakarrizketa emanaldiak