“Erradikalak zarete” esaten digute. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahiean. “Erradikalak gara” esango dizuegu. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatuko duzue.
Eguna: Abenduak 26, asteazkena
Ordua: 20:00
Lekua: Gaztetxea
Sarrera: Borondatea
Partaideak: Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria).
Iraupena: 70 min.