Eguberri Eguna dela eta, EAJ Getariak, urtero egin ohi duen bezala, datorren astearterako, abenduak 25, hamaiketakoa prestatu du Getariako Batzokian (Aldamar kalea, 20). 12:00etan ezarri dute hitzordua.
Herritar guztiak gonbidatu dituzte, gabon giroan murgildurik, bertara hurbildu eta eguberri jaiak guztien artean ospatzera.
Getariako EAJ – PNVtik jai zoriontsuak opa dizkizuegu.
ZORIONAK eta URTE BERRI ON