Ostiraleko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Getariako Udalak aitortza egin die herriko saregileei. Urteetan egindako lanaren eta hori garatzeko moduaren inguruko azalpenak eman ditu lehenik Gurutze Izagirre Intxauspek. Gero, oroigarri bana eman diete, eta senideek, sorpresa gisa, aurreskua dantzatu diete. Hunkipenezko negar malkoren bat ikusi ahal izan da.

Bihar eskainiko dizuegu ekitaldiaren kronika zabalagoa.