Asteazkenean, San Isidro Egunean, hasiko dira Meaga auzoko jaiak. Egun bateko atsedenaren ondoren, ostiralean helduko diete berriro ekintzei. Urtero bezala, gazte zein helduentzako egitaraua prestatu dute.
Maiatzak 15, asteazkena – San Isidro Eguna
- 11:00etan, txupinazoa eta Ikurrinaren igoera. Zarauzko txistulariekin alborada eta kalejira.
- 11:30ean, meza eta prozesioa.
- Ondoren, auzoko adindunen omenaldia; Inaxi Zulaika eta Joxe Mari Esnal omenduko dituzte.
- Jarraian, txakolina eta txerriki errea.
- 14:00etan, auzotar adindunen bazkaria Azkuen.
- 23:00etan, erromeria Izer eta Alabierrekin.
Maiatzak 17, ostirala
- 21:00etan, bertso-afaria Artelatz elkartean. Julio Sotok eta Amets Arzallusek egingo dute bertsotan.
- Ondoren, musika eta festa aspertu arte gazteen eskutik.
Maiatzak 18, larunbata
- 17:00etan, ume jolasak, puzgarriak (eguraldi ona bada) eta goxokiak.
- Toka txapelketa.
- 21:00etan, gazte eta helduen afaria Azkuen.
- 23:00etan, erromeria Ansorregi eta Larrañagarekin.
- Goizaldera, txokolate beroa.
Maiatzak 19, igandea
- 12:00etan, patata tortila lehiaketa.
- 12:30ean, meza.
- 13:30ean, Joxe Felix Zubizarretaren motozerra erakustaldia.
- Jarraian, sagardoa eta txerriki errea.
- 17:30ean, mus txapelketa irekia Artelatz elkartean.
- Ondoren, festa amaierako suziria.