Udaren iritsierarekin batera helduko dira San Juan Jaiak. Aurten igandean eta astelehenean, ekainak 23 eta 24ean, ospatuko dituzte Balenciaga kalean. Bertako batzordeak prest du egitaraua:
Ekainak 23, igandea
- 11:00etan, meza auzoan hildakoen alde.
- 17:30ean, txokolatada haur eta helduentzat.
- 18:00etan, magia tailerra eta ekitaldia Getariako Guraso Elkartearen eskutik.
- 19:00etan, hirugihar pintxoak egongo dira salgai tabernan.
- 21:30ean, danborrada Getariako Musika Bandarekin.
- Bukaeran, San Juan sua.
- Ondoren, DJ Aros.
Ekainak 24, astelehena; San Juan Eguna
- 12:00etan, txistorra ogitartekoak banatuko dira tabernan.
- 12:30ean, umeentzako jolasak Urritza Aisialdi Elkartearen eskutik.
- 19:30ean, Danel Olano eta Libe Goenaga bertsolariak taberna inguruan.
- 20:30ean, afari herrikoia. Sardinak, gazta eta irasagarra izango dira menuan. Gainerakoa norberak eraman dezake.
- Ondoren, erromeria Izer eta Alabierrekin.
Danborradako entseguak
Pasa den astean hasi zituzten San Juan Egun bezperako danborradarako entseguak. Gaur izango da hurrengoa eta ostegunean, ekainak 20, azkena. Biak 21:00etan hasiko dira Iturzaeta Herri Eskolan.