Salbatore Egunaren baitan jokatu ziren izen bereko pilota txapelketako 22. edizioaren finalak. Hiru partida izan ziren, kadete, jubenil eta 22 urtez azpikoen kategorian. Norgehiagokek, lehenengoak batez ere, luze jo zuten, piloteoan aritu baitziren kirolariak. Tanto politak ere ikusi ahal izan ziren.
Gaueko 21:00ak jota egin zuten sari banaketa.
Kadeteak:
- Naldaiz/Garcia
- Iriarte/Gorrotxategi
Jubenilak:
- Alberdi/Garmendia
- Fernandez/Garcia
22 urtez azpikoak:
- Alberdi/Odriozola
- Janis/Santamaria
Txapelketa polita izan dela adierazi zuten Gure Txeruko ordezkariek, urtetik urtera maila igotzen ari dela.