EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Kadete, jubenil eta nagusien mailako pilotariek eman dezakete izena. Xabier Etxanizekin jarri behar da harremanetan, 688 863 860 telefono zenbakian edo etxanizgetaria@gmail.com helbide elektronikoan.
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, Gipuzkoako EH Bilduren kanpainari Getarian emango diote hasiera. Ekitaldian, hizlari modura arituko direnak Nerea Kortajarena, Itziar Murua eta [...]
Egitaraua: 11:15ean, Sahatsaga Goitik abiatuko dira dantzariak. 13:00etan emanaldia, plazan. 14:00etan, bazkaria kiroldegian. 16:00etan, erromeria Elizagoien ahizpekin. Lotutako albisteak: Igandean, Dantzari Txiki eguna izango [...]
Laburbiraren, euskarazko film laburren zirkuito ibiltariaren, XXI. edizioa Getariara iritsi da. Hala, Euskal Herrian ekoiztutako ondoko zortzi film labur ikusteko aukera izango da: Dena asmatuta [...]
Naziogintza ekimenak lurraldetasun linguistikoaren printzipioan oinarritutako proposamen linguistikoa aurkeztuko du. Josu Albero taldekideak emango du hitzaldia.
Biodibertsitatearen eta itsas hondakinen erraldoiak dira Bio eta Zabor. Haiekin batera, erakusketa egin dute herriko haurrek eguneroko ohituren bitartez itsasoaren zaintza eta hondakinen murrizketa aldarrikatzeko.
Manex Beristainek barreterapiaren inguruko informazioa (barrearen onurez, jolasez...) hitz egingo du. Gero tailer bat eskaintzeko taldea sortzea da helburua.
Epaimahaiak –Iturzaeta Herri Eskolako, Artzapeko eta Katukale irakurle taldeko kide banak osatua– hartutako erabakia jakinaraziko dute. Lotutako albisteak: Literatur lehiaketako lanak aurkezteko epea ireki [...]
Egitaraua: Arratsaldean, karrotxaranga poteo girotua 20:30ean, afaria gaztetxean. Txartelak aurrez erosi behar dira Brottens Remember gaua ("bakallu zarra %100 biniloan"): DJ Reis, DJ Angulo, DJ [...]
Egitaraua: 10:00etan, txistulariak auzoan zehar. 12:00etan, haurrentzako herri kirol jolasak. 12:30ean, Gure Txeruko dantzariak. 13:00etan, Ekain pailazoaren eskutik, Slapstik ikuskizuna. Goizean zehar, Enbilen Pepitak panderojole [...]
Izen-ematea doakoa izango da eta emailez egin beharko da helbide honetan: palamemoriala@gmail.com Izena ematerakoan, bi partaideen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat zehaztu beharko dira. Ordenaren [...]
Egitaraua: 12:30ean, XII. Zilarrezkoa Antxuaren aipamenak, Cristobal Balenciaga Museoan. 18:30ean, Pepita Enbil Musika Eskolako trikitilariak eta Gure Txeru elkarteko dantza taldearen emanaldia Gazte Alaiak txistulari [...]
Egitaraua: 11:00etan, Antxua Eguneko VI. Bela Estropada. Goizean zehar, itsas eskulanak, saregileen lan erakusketa; Mater ontzira bisitak, itsas esperimentuak, txakolin eta baxurako arrainen uztarketa, arrantza [...]
Malkorbe hondartzan egingo dute igeriketako proba (750 metro); Garate gainetik abiatuta, kostako errepidetik bizikletakoa (20 kilometro) eta herrigunean korrikakoa (bost kilometro). Lotutako albisteak: Dagoeneko [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.