EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Kautiskak, Pepita Sagarhazik eta GZ-k jolasen eta abestien bitartez, ingurumenari buruzko hainbat arlo jorratuko dituzte: etxeetan zenbat hondakin sortzen den, asko ala gutxi birziklatzen den, [...]
Bixente Martinez gitarristak bere bakarkako lehen lana aurkeztuko du. Txoria buruan eta ibili munduan diskoa Oskorriren errepertorio mitikoan oinarrituta dago eta abestiei bizitza berri bat [...]
1968tik 1976ra Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaizen presondegirako itzuleran oinarritutako dokumentala da. Ritxi Lizartzak, Oier Aranzabalen eta David Pallaresen laguntzarekin, gidatutako lana, [...]
Bizarzuri Berdura plazan egongo da eta haurrak taldeka bertaratuko dira. 0-5 urtekoak 17:30ean batuko dira frontoian, 6-12 urtekoak 18:15ean, eta 12 urtetik gorakoak 18:45ean. Berdura [...]
Errege Magoak Salbatore elizan egongo dira eta haurrak adinen arabera antolatuta bertaratuko dira. 0-4 urtekoak 16:30ean bilduko dira frontoian, 5-8 urtekoak 17:00etan eta 9tik gorakoak [...]
Izena urtarrilaren 7a baino lehen eman behar da, 688 606 865 telefono zenbakian. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko du. Antolatzailea: Getaiko Gazte Asanblada. [...]
Promoziozko txapelketa: Alberdi-Uriondo vs. Zubizarreta III-Ezkiroz. EPELen txapelketa: Urrutikoetxea-Aranguren vs. Peña II-Albisu. Antolatzailea: Gure Txeru eta Getariako Udala. Lotutako albisteak: Urtarrilaren 9ko pilota partidetarako [...]
Martxoaren 31tik apirilaren 10era egingo da Korrika; Amurrion hasi eta Donostian amaituko da. Getariatik, apirilaren 8an, 03:55ean, pasako da. Lotutako albisteak: Korrika antolatzeko bilera [...]
Getariako Inauteriak 2022 eta goiburu bat izan beharko dute kartelek. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu; A3 formatuan. Lanak udaletxean edo liburutegian [...]
Otsaila eta maiatza artean izango da ikastaroa. Arituek, gazte eta helduek zein hasiberriek hartu dezakete parte. Izen-ematea telefonoz (943 140 337) edo posta elektronikoz (idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus [...]
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen emanaldiak generoa eta umorea ditu ardatz. Gure gizartea zertan geratzen den luze eta zertan motz galdegingo dute; eta hilekoa, menopausia, [...]
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen emanaldiak generoa eta umorea ditu ardatz. Gure gizartea zertan geratzen den luze eta zertan motz galdegingo dute; eta hilekoa, menopausia, [...]
Plazatik abiatuko dira 08:00etan. Baserritarrez jantzita joan behar dela gogorarazi dute. Antolatzailea: Alamedatik Habanerara bertso-eskola Lotutako albisteak: Otsailaren 5ean, santa eskean irtengo dira getariarrak
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.