EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko kostako herrietako udaletako euskara zerbitzuek elkarlanean antolatu dute tailerra. Joseba Sarrionandia idazleak emango du. Izena euskara@zumaia.eus helbide elektronikoan eman [...]
Gai zerrenda: Getariako Energia eta Klima Plana 2022. urteko aurrekontuekin onartutako Lanpostu Zerrenda eta Plantilla Organikoaren aldaketa Garbitzaile lanpostuaren izen aldaketa 2023. urteko ordenantza fiskala [...]
Itsas bidaien inguruko euren bizipenak kontatuko dituzte Izar eta Hodei De La Hoz getariarrek. Lotutako albisteak: Izar eta Hodei De La Hoz anai-arrebek itsas [...]
Mendi Astearen baitako emanaldia. 2006az geroztik Aitor Igiñitzek ezagutu dituen 70 herrialdeen, kontinenteen eta mendi bideen berri kontatuko du, Unai Ugartemendiarekin batera. Antolatzailea: Getariako [...]
Haur, gazte eta helduentzako mendi irteera, Mendi Astearen baitan antolatua. Ibilbidea: herrigunea, Usotegi, Askizu, San Prudentzio, Gaztetape eta San Anton. Amaieran, hamaiketakoa egingo dute. [...]
Amagana eta Le Cavalier Mangol filmak emango dituzte. Sarrera doan izango da baina beharrezkoa da gonbidapena edukitzea. Urriaren 7tik aurrera jarriko dira eskuragarri turismo bulegoan. [...]
Bere lehen diska aurkeztuko du Flash taldeak. Zaldibarko Eztailen eta Alemaniako Ex White taldeak ere igoko dira oholtzara. Lotutako albisteak: Disko berria aurkeztuko du [...]
Kokapen politikoa egingo dute eta hauteskunde prozesuaren nondik norakoez ariko dira. Gari Mujika, EH Bilduko zuzendari nagusia, izango da hizlaria. Lotutako albisteak: Getariako EH [...]
Euskaraldian Ahobizi eta Belarriprest gisa izena eman dutenek azaroaren 18tik abenduaren 2ra erabili beharreko txapa jaso ahal izango dute. Horrez gain, hizkuntza ohiturak aldatzea helburu [...]
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko egitaraua guztien artean antolatzeko bilera izango da. Antolatzailea: Mariñak Getaiko Talde Feminista. Lotutako albisteak: Azaroak 25 antolatzeko bilera irekia [...]
Euskaraldian Ahobizi eta Belarriprest gisa izena eman dutenek azaroaren 18tik abenduaren 2ra erabili beharreko txapa jaso ahal izango dute. Horrez gain, hizkuntza ohiturak aldatzea helburu [...]
Bazterketa arriskuan dauden pertsonei, kulturaren bidez, bigarren eskuko azoketan parte-hartuz, bestelako diru-sarrerak izateko aukera ematen diete. Antolatzailea: Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartea.
Getaitri Triatloi Klubak 2022ko ohiko batzarra egingo du. Taldekideek herritar oro gonbidatu dituzte bilkuran parte hartzera eta triatloiaz gain, soilik, korrika edo igeri egin nahi [...]
Euskaraldian Ahobizi eta Belarriprest gisa izena eman dutenek azaroaren 18tik abenduaren 2ra erabili beharreko txapa jaso ahal izango dute. Horrez gain, hizkuntza ohiturak aldatzea helburu [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.