EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Egungo eta etorkizuneko Elkanoren Lehorreratzearen inguruko iritziak jasotzeko, Getariako Udalak parte-hartze prozesu bat jarri du martxan. Getariarrek gai horren inguruan hausnartzeko eta iritzia emateko aukera [...]
Artzape Euskara Elkarteko kideak Berdura Plazan izango dira azaroaren 9an, 18:30etik 20:00etara, Errigorako udazkeneko kanpainako produktuak eskatzeko. Urtero bezala hiru saski mota eskatu ahal izango [...]
Salbatore Deuna Abesbatzaren 100. urteurrenaren harira, Musika Parrokian ekitaldiaren barruan antolatutako kontzertua. Sarrerak azaroaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira Getariako Turismo Bulegoan, 943140957 telefono [...]
Izen ematea azaroaren 11 baino lehen egin beharko da, Sahatsaga kiroldegian bertan, 943140432 telefono zenbakira deituta edo kirolgune@hotmail.com helbidera idatzita.
Getariako Tonpe Guraso Elkartea eta Lagunakek haurren eguna antolatu du azaroaren 20an. Arratsalderako ondorengo egitaraua prestatu dute: 17:15etik 18:15era frontoian edo Berdura plazan jolasak. 18:30ean, [...]
Getariako Jubilatu eta Ezinduen Elkarteak Lizarrara irtenaldia antolatu du. Irteera azaroaren 25ean egingo da eta Lizarrako azoka bisitatzeaz gain, bertako Iratxe jatetxean bazkari bat egingo [...]
Salbatore Deuna Abesbatzaren 100. urteurrenaren harira, Musika Parrokian ekitaldiaren barruan antolatutako kontzertua. Sarrerak azaroaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira Getariako Turismo Bulegoan, 943140957 telefono [...]
Salbatore Deuna Abesbatzaren 100. urteurrenaren harira, Musika Parrokian ekitaldiaren barruan antolatutako kontzertua. Sarrerak azaroaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira Getariako Turismo Bulegoan, 943140957 telefono [...]
Lehenik, 9:30etan hasita, diana egingo da Getariako kaleetan barrena Getariako Musika Bandarekin. Ondoren, bandak, Eneritz Jauregiren zuzendaritzapean, Salbatore Deunaren parrokian, kontzertua emango du, 12:30etan.
Iturzaeta Herri Eskolan COVID-19aren hedapenak ahalbidetzen duen heinean ospatuko dute. 18:00etan, Berdura plazan, Irrien Lagunak, 10 urte! ikuskizuna. Haurrei eta beraien familiei zuzendutako emanaldia. 19:00etan, [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.