EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Kartelek derrigorrezko testu bat izan beharko dute; hain zuzen, Getariako inauteriak 2023 eta, horrez gain, egile bakoitzak jarritako goiburu bat. Lanak udaletxean edo liburutegian entregatu behar [...]
Baserritarrez jantzita, makilak eskuetan, koplak abesten ariko dira baserriz baserri. Askizun bazkalduko dute. Antolatzaileak: Alamedatik Habanerara bertso eskola eta SOS Herritarrak.
Astelehenean, otsailaren 13an, zabalduko da matrikulazio epea. Lotutako albistea: Otsailaren 13an zabalduko dute Iturzaeta Herri Eskolako matrikulazio epea
Ipuinak eta olerkiak zein bertsoak aurkez daitezke. Adinaren araberako kategoriatan banatuko dira parte-hartzaileak. Lanak udaletxean edo udal liburutegian entregatu behar dira. Lotutako albisteak: Literatura [...]
Ikastaroa martxoaren 7an hasiko da eta maiatzaren 23ra arte iraungo du. Izena emateko, Pepita Enbil Musika Eskolan, 943 140 337 telefono zenbakira deituta edo idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus zein [...]
Ikastaroa martxoaren 6an hasiko da eta maiatzaren 29ra arte iraungo du. Izena emateko, Pepita Enbil Musika Eskolan, 943 140 337 telefono zenbakira deituta edo idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus zein [...]
Egitaraua: 12:00etatik 14:00etara, Sugarri txaranga kalez kale. 16:30ean, diskofesta, haur eta gaztetxoentzat, DJ Txurrurekin. 19:30ean, banakako eta taldekako Karnabaleruenak. Ondoren, flashmoba. Amaitzeko, Sugarri txaranga.
55 urtetik gorako pertsonentzat, jubilatuentzat eta pentsionistentzat. Martxoaren 16ra arte iraungo du ikastaroak; saioak asteartetan zein ostegunetan. Antolatzailea: Cebanc
Ekuadorreko bizitza eta bizimodua ezagutarazi asmoz, argazki erakusketa egongo da ikusgai. Ondokoa izango da ordutegia: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.