EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Perkusio, pandero eta trikiti ikasleak ariko dira, baita Pepita Enbil Abesbatza ere. Lotutako albisteak: Entzunaldiak egingo dituzte aste honetan Pepita Enbil Musika Eskolan
6 urteko tailerra A, pianoa, eskusoinua eta flautako ikasleak ariko dira. Lotutako albisteak: Entzunaldiak egingo dituzte aste honetan Pepita Enbil Musika Eskolan
6 urteko tailerra B, eskusoinua, saxoa, tronboia, pianoa eta ahots teknikako ikasleak ariko dira. Lotutako albisteak: Entzunaldiak egingo dituzte aste honetan Pepita Enbil Musika Eskolan
Olatuen isiltasuna, Koadro goriari heldu, Asko falta da?, Hitzak, Muskil, Irrits eta Erlojupekoa film laburrak emango dituzte. Antolatzailea: Getariako Udala
Aurten, Salbatore jaietan, konpartsa egingo da berriro. Taldea koreografia osatzen ari da dagoeneko. Lotutako albisteak: Konpartsako bilera informatiboa egingo dute datorren asteazkenean.
Bertan hartuko dute parte Iosu Mugika Getariako alkatetzarako hautagaiak eta zerrendako kideek. Lotutako albisteak: Ostiral honetan, apirilak 21, aurkeztuko du Getariako EAJ-PNVk udal hauteskundeetarako [...]
Anton Txekhovek idatzi eta Iker Sancho Insaustik itzulitako 31 ipuin liburua izango dute mintzagai. Uxue Alberdik gidatuko du saioa eta itzultzailea bera bertan izango da.
Jaien egitarauaren baitan, Naparjito Festa egingo dute egun honetan. Lehenik bazkari herrikoia (zurrukutuna eta zikiroa) eta ondoren Mexikortxo Band, La Jodedera eta Skareggekasko taldeen kontzertuak [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.