EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Eguneko egitaraua: 11:00etan, Urritzarekin elkarlanean, altxor bilaketa. Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako haurrentzat eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat. Txaranga izango da giroa [...]
Eguneko egitaraua: 12:30ean, harrera eta Zilarrezko Antxuaren aipamena, Cristobal Balenciaga Museoan. 18:30ean, Gure Txeruko dantza taldearen emanaldia, trikitilari eta Gazte Alaiak txistulari taldearekin, frontoian. Ondoren, [...]
Eguneko egitaraua: 10:00etan, Juan Sebastian Elkano III. Xake Txapelketa, Berdura plazan. 10:00etatik 14:00etara, Izan Arrantzale tailerra 6-12 urteko haurrentzat, portuan. 11:00etatik 14:00etara, saregileen lanaren erakusketa. [...]
Kontinenteak, karrozako laguntzaileen eta indigenen plazak zozkatuko dira. Lotutako albisteak: Elkanoren Lehorreratzean parte hartzeko izen-ematea bihar irekiko dute
Eguneko egitaraua: 21:00etan, auzo afaria. Gehienez 80 pertsonentzat. Elkartean txahala erreko dute. Ondoren, barra irekia eta musika elkartean bertan.
Eguneko egitaraua: 11:30ean, meza. Ondoren, elkarte inguruan txakolin dastaketa. Gure Txeru dantza taldearen erakustaldia eta frontoian herriko gazteen arteko pilota partida. 14:00etan, auzoko jubilatuen bazkaria, [...]
Getariako saregileek parte hartuko dute ekimenean. Denentzako tailer irekia izango da, nahiz eta 8 urtetik beherakoeek heldu batekin hartu beharko duten parte.
Erabakitze eskubidearen alde, Gure Esku herri dinamikak eta Kataluniako hainbat entitate sozialek Pirinioetako Bidea mobilizazioa antolatu dute uztailaren 2an. Euskal Herriko nahiz Kataluiniako herritarrek 300 [...]
Energia berriztagarrien komunitateei buruzko bilera irekia antolatu du Getariako Udalak, Goienerrekin elkarlanean. Beste zenbait udalerritan bezala, Getarian ere energia berriztagarrien komunitateak sustatu eta horiek herritarrekin eta [...]
Lehen Hezkuntzako hirugarren eta bosgarren maila bitarteko haurrei zuzenduta, herri kirolak antolatu ditu Urritza Aisialdi Elkarteak. Parte hartu nahi duenak aurrez eman beharko du izena [...]
Elkanoren gidaritzapean egindako mundu biraren testuinguruan, Joseba Sarrionandia idazleak eta Aristides E. Hernandez Guerrero Ares ilustratzaileak elkarlanean ondutako lana da.
Eguneko egitaraua: Goizetik, txistulari, trikitilari eta panderojoleak. 09:00etan, Gazte Alaiak txistulari taldea kalez kale. 10:00etan, Pepita Enbil Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak. 11:00etatik 15:00etara eta [...]
Dantza Konpainia Nazionalak espainiar erromantizismoaren ikuspegitik sortutako Giselle balletaren bertsio berri bat aurkezten du, 19:00etan. Sarrera aurrez, norberak bere kabuz, erosi behar du. Lotutako [...]
Getariako Yon Iriarte eta Yara Nuñezek kontatuko dituzte Kubako ipuinak. Edonorentzat egongo da zabalik baina 6 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute. Izena ematea [...]
Kepa Iribar kazetari getariarraren lehen eleberria. Sinopsia: "Ospakizun handia antolatu da bere jaioterrian, Getarian. Inoizko Lehorreratze jai bereziena izango da. Baina hilketa mehatxu batek hankaz [...]
[Eguneraketa] Bertan behera geratu da ekitaldia. Data berria jarriko dute. Ana Benito ikerlariak idatzi du liburua Getaria badiako itsaspeko arkeologiaren inguruan. Musika emanaldia ere izango [...]
Kopako eta Ligako finala zein azken horretako 3. eta 4. postuak zehazteko partidak jokatuko dituzte. 16:00etan, Ligako 3. eta 4. postuak: Txoko - Iribar. 17:00etan, [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.