EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Txiki Txokoan (HH2) edo udalekuetan (HH3-LH5) eman daiteke izena. Bi hamabostaldi izango dira: uztailaren 3tik 14ra eta 17tik 31ra. Izena emateko idatzi helbide elektroniko hauetara: [...]
16 bikoterentzako lekua dago txapelketan. Izen-ematea palamemoriala@gmail.com helbide elektronikoan egin behar da. Lotutako albisteak: Gaur zabaldu dute Nerea eta Andoni Pala Memorialean izena emateko epea
INEk sortutako aplikazio berri baten bitartez egingo dute zozketa zuzenean. Lotutako albisteak: Asteartean egingo da hauteskundeetako mahaikideen zozketa
Egitaraua: 12:30ean, XI. Zilarrezko Antxuaren aipamenak, Cristobal Balenciaga Museoan. 18:30ean, musika eskolako trikitilariak eta Gure Txeru elkarteko taldearen emanaldia Gazte Alaiak txistulari taldeak lagunduta. Ondoren, [...]
Egitaraua: 10:00etan, J.S. Elkano IV. Xake Torneoa, Berdura plazan. Ordu berean, Kofradia-Itxas Etxearen eskutik Izan arrantzale egitasmoa, 6-12 urteko umeentzat, doan. 10:00etatik 14:00etara, saregileen lan [...]
Egitaraua: 10:00etatik 11:30era, Mater ontzira bisita gidatua. 11:00etan, Gipuzkoako Trainerillen Ligako 3. jardunaldia. XI. Antxua Eguna bandera. Ordu berean, arrantzaleen meza, herriko abesbatzak lagunduta. Zuzendaria: [...]
Kadeteak Azkue-Astigarraga (Ilunpe) vs. Martinez-Bergara (Oiarpe) Jubenilak Oliden-Perea (Lapke/Arkupe) vs. Olaizola-Agirre (Abantzu) Nagusiak Martikorena-Murillo (Ultzama-Buruzgain) vs. Etxegarai-Goikoetxeaundia (Tolosa)
Egitaraua: 17:00etan, ume jolasak. Ondoren, txokolatada. 21:00etan, triki afaria. Giroa alaitzen Julen "Erkizi" eta Manex "Muxku" trikitilariak izango dira. Ondoren, giroari jarraipena emateko, elkartean, barra [...]
Kadeteak Arriola-Otxandio (Markina/Zornotza) vs. Aldazabal-Azkoitia (Azkoitia) Jubenilak Bikandi-Atutxa (Iurreta-Olaburu) vs. Bidezabal-Larrañaga (Ilunpe) Nagusiak Tirado-Atxa (Beti onak/Alde Zaharra) vs. Oiarbide-Aizpitarte (Intxurre)
Konpartsarako jantziak prestatzeko laguntza eskatu dute eta hori antolatzen hasiko dira. Lotutako albisteak: Konpartsako jantziak egiteko laguntzaile bila dabiltza
Kadeteak Etxabe-Ormaetxea (Bergara) vs. Zufiria-Oñate (Behar Zana) Nagusiak Sasiain-Olaiz (Abantzu/Oiarpe) vs. Etxegarai-Uzkudun (Lapke) Nagusiak Ibarzola-Malaxetxebarria (Markina) vs. Oteiza-Oteiza (Azkoitia)
Kadeteak Aiestaran-Alvarez (Gure Txeru) vs. Arretxe-Alberdi (Hernani) Nagusiak Larrañaga-Elosegi (Ilunpe) vs. Barandiaran-Esnaola (Mundarro/Behar Zana)
Kadeteak Andrinua-Andrinua (Lea Ibarra) vs. Oiartzabal-Goia (Oiarpe) Jubenilak Aldea-Rementeria (Iurreta-Olaburu) vs. Diaz de Gereñu-Urdanpilleta (Intza)
Musika eskolan barne matrikulazioa izango da. Telefonoz (943 140 337 zenbakian) edo postaz (idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus edo zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus) ere egin daiteke izen-ematea.
Kadeteak Arrizabalaga-Arakistain (Markina) vs. Alzua-Izagirre (Ataun) Nagusiak Labaka-Labaka (Ilunpe) vs. Salaberria-Labaka (Hernani) Nagusiak Okamika-Arrizabalaga (Munitibar) vs. Auzmendi-Saralegi (Otsabio)
Egitaraua: 18:30ean, haurren dantza emanaldia. 22:00etan, Zaharretan berri dantza ikuskizuna, Gure Txeruren helduen dantza taldearen eskutik. Pepita Enbil Musika Eskolakoen, Getariako Musika Bandaren eta Gazte [...]
Egitaraua: 09:00etan, Gazte Alaiak taldeko txistulariak. 10:00etan, Pepita Enbil Musika Eskolako trikitilari eta pandero jotzaileak. 11:00etan, kuadrillen arteko lasterketa 11:30ean, Pepita Enbil Musika Eskolako trikitilari [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.