EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Astelehenetik ostegunera online egin daiteke, 15:15etik 18:30era. Helbideak: idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus eta zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus. Ostiralean, 09:30etik 11:30era musika eskolan.
Astelehenetik ostegunera online egin daiteke, 15:30etik 18:30era. Helbideak: idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus eta zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus. Ostiralean, 09:30etik 11:30era, musika eskolan.
Gaur egun dagoen AlaÏa eta Balenciaga. Formaren eskultoreak erakusketa ikusi ahal izango da eta gidatutako bisitak ere antolatu dituzte. Museoak sarrerak webgunearen bitartez aldez aurretik [...]
Goizean deitu behar da hitzordua eskatzeko: 943 007 884 Antolatzailea: Odol Emaileen Elkartea eta Gure Txeru. Erronka bota diote herritarrei: 60 odol-emaile lortzea!
Euskarazko bisita 11:00etan izango da eta gaztelaniazkoa 12:00etan. Helduek 4 euro ordaindu beharko dituzte, umeek 2 euro. Izena emateko, turismo bulegoan: 943 140 957 edo infoturismo@getaria.eus.
Udalak esku artean duen klima eta energia planaren inguruan iritziak eta hausnarketak plazaratzeko aukera izango dute herritarrek. Lotutako albisteak: Getariako Udala klima-aldaketari aurre egiteko [...]
Hiru kategoria egongo dira: LH1 eta LH2, LH3 eta LH4, eta LH5 eta LH6. Gaur amaituko da lanak entregatzeko epea. Kategoria bakoitzean irabazle bat aukeratuko [...]
Hurbilketa proposatzen du Balenciaga Etxeko fantasia tailerretan erabilitako metodo zehatzetara, zeintzuetan eguneko, jaietarako eta andregaiaren ezteietarako modeloak egiten ziren. Izen-ematea: 943 004 777 edo info@fbalenciaga.com.
Eguneko egitaraua: Goizean txistorra banatuko da herriko dendetan. 12:00etan, suziria jaurtiko da. 19:30ean, bertso saioa. Danel Olano eta Amets Aizpurua getariarrek, Felix Zubia eta Andoni [...]
Hizlariak Enrique Santamaria (lehenbiziarena) eta Janire Castrillo (bigarrengoarena) izango dira. Saioa gaztelaniaz egingo da eta moderatzailea Gaizka Aranguren izango da.
Cristobal Balenciaga Museoa eta gastronomia uztartuko dituzte. Bisita egingo dute museora, Maisorrera eta Gaintza upategira. Produktuak dastatuko dituzte.
Familientzako bisita; euskarazkoa 11:00etan izango da eta gaztelaniazkoa 12:00etan. Helduek 4 euro ordaindu beharko dituzte eta umeek 2 euro. Izen-ematea turismo bulegoan egin behar da: 943 [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.