EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Hizlariak Enrique Santamaria (lehenbiziarena) eta Janire Castrillo (bigarrengoarena) izango dira. Saioa gaztelaniaz egingo da eta moderatzailea Gaizka Aranguren izango da.
Cristobal Balenciaga Museoa eta gastronomia uztartuko dituzte. Bisita egingo dute museora, Maisorrera eta Gaintza upategira. Produktuak dastatuko dituzte.
Familientzako bisita; euskarazkoa 11:00etan izango da eta gaztelaniazkoa 12:00etan. Helduek 4 euro ordaindu beharko dituzte eta umeek 2 euro. Izen-ematea turismo bulegoan egin behar da: 943 [...]
Kanpaina honen helburua itsas hondakinen arazoa ikusaraztea da, jardueren bidez parte-hartzea sustatuz, kontzientziatuagoa eta ingurumenarekin konprometituagoa dagoen gizartea sortzeko. Bisitak egin ahal izango dira ontzi-museora, [...]
Eskuz binakako Salbatore pilota txapelketako final laurdenak. Kadeteen, jubenilen eta 22 urte azpiko nagusien kategoriako partida bana jokatuko da. Hauexek izango dira pilotariak: Ibarzola [...]
Cristobal Balenciagaren unibertso sortzailea da 1 eta 4 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzendutako tailerraren abiapuntua. Sarrera doan izango da baina erreserba egin beharko da. [...]
Eskuz binakako Salbatore pilota txapelketako final laurdenak. Kadeteen, jubenilen eta 22 urte azpiko nagusien kategoriako partida bana jokatuko da. Hauexek izango dira pilotariak: Apezetxea [...]
Eskuz binakako Salbatore pilota txapelketako final laurdenak. Kadeteen, jubenilen eta 22 urte azpiko nagusien kategoriako partida bana jokatuko da. Hauexek izango dira pilotariak: Garcia [...]
“Mundubiraren ubera” hitzaldien zikloaren baitan egingo den hirugarren mahai-ingurua izango da. Hizlariak Gaizka Aranguren, Xabier Kerexeta eta Martxelo Otamendi izango dira.
Gaizka Arangurenek eta Xabier Kerexetak hartuko dute parte; Martxelo Otamendi izango da moderatzailea. Aurrez izena eman behar da turismo bulegoan, 943 140 957 telefono zenbakira [...]
Cristobal Balenciaga Museoa eta gastronomia uztartuko dituzte. Bisita egingo dute museora, Maisorrera eta Gaintza upategira. Produktuak dastatuko dituzte.
Duela bi urte martxan jarritako proba berreskuratuko du Getaitri Triatloi Taldeak. Gaztetapetik irtengo dira eta Malkorben helmugaratu, itsaso txarra bada, alderantziz egingo dute.
Eskuz binakako Salbatore pilota txapelketako final laurdenak. Kadeteen, jubenilen eta 22 urte azpiko nagusien kategoriako partida bana jokatuko da. Hauexek izango dira pilotariak: Iraeta [...]
Getarian.Gozatu.Kultura programaren baitan. Edukiera mugatua izango da, beraz, gonbidapena eskuratu beharko da. Pertsona bakoitzak, gehienez, hiru sarrera har ditzake. Uztailaren 13an herritarrentzat bakarrik, 19:00etatik 20:00etara, [...]
Getarian.Gozatu.Kultura programaren baitan. Uxue Alberdi, Julio Soto, Beñat Gaztelumendi eta Miren Artetxe ariko dira bertsotan. Edukiera mugatua izango da, beraz, gonbidapena eskuratu beharko da. Pertsona [...]
Cristobal Balenciaga Museoa eta gastronomia uztartuko dituzte. Bisita egingo dute museora, Maisorrera eta Gaintza upategira. Produktuak dastatuko dituzte.
Kutxa Kultur Moda programako hainbat diseinatzaile museoan egongo dira beraien proposamenak erakutsi eta saltzeko. Asteburu honetan RE_ marka sortu duen Barbara Leon.
Presoen aldeko mobilizazioa antolatu dute eskualdean. Oinez nahiz txalupaz, Orio, Aia, Zarautz, Zestoa, Zumaia eta Aizarnazabaldik ibilaldiak egingo dituzte Getariaraino. Lotutako albisteak: Getaria ere [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.