Datorren ostiralean, otsailaren 21ean, hasiko da Gure Txeru Elkarteak antolatutako Floren Memorialaren hamargarren edizioa. Aurtengoan, norgehiagokan, 11 taldek parte hartuko dute. Ostiralean, 21:00etan hasita hiru partidu izango dira herriko frontoian, eta igande goizean beste bi:
- Ostiralean 21:00etan: Taxko-Iribar
- Ostiralean 22:00etan: Elkano-Haitze
- Ostiralean 23:00etan: Astillero-Izarri
- Igandean 11:00etan: Giroa-Txoko
- Igandean 12:00etan: Xagu-Balearri
Jardunaldi bakoitzean talde batek atsedena izango du, eta lehenengo honetan Kaia/Kaipe geratuko da lehiatik kanpo. Txapelketako partiduak ekaina bitartean ia astebururo jokatuko dira. Horrela, aurreikusitakoaren arabera, ekainaren 6an izango dira X. Floren Memorialeko finalak. Denboraldiko egutegia ondorengo dokumentuan duzue ikusgai.