2009az geroztik, urtero, martxoaren 31n, gizartean jasaten duten bazterkeria salatzeko, Transgeneroen Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egungo munduan, kolektibo horiek, oraindik ere, jazartuak izaten jarraitzen dute, eta egoera horri aurre egiteko, pertsona horiek eta beraien egoerak bistaratzea eta ezagutzea ezinbestekoa da.

Aurtengoa ospakizun berezia edota ezohikoa izango da; izan ere, konfinamendua dela eta, aldarrikapenak ezingo dira plazara edo kalera atera. Hori, ordea, ez da egun hau ahazteko edo ez ospatzeko arrazoia izango, teknologia berriei esker (interneta, sare sozialak…) nahi duenak izango du horretarako beta.

ARTZAPEk ere gai hori sakonetik eta gertutik ezagutzeko eta azaltzeko aukera izan berri du. Izan ere, hil honetako, martxoko, alean, transexualitatea gertutik bizi duten bi pertsonekin solasean aritu gara. Bata Idoia Zabala da, 37 urte ditu eta duela urte gutxi erabaki zuen trantsitoa egitea; bestea, Ainhoa Arregi, Aneren, hamabi urteko neska zarauztarraren, ama. Anek, berriz, bederatzi urterekin egin zuen trantsitoa. Beraz, egun seinalatu hau aprobetxatuz, guk egindako elkarrizketa horiek ikustera edota irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. ARTZAPEko bazkide bazarete, aldizkaria bera irakurri dezakezue. Bestela, hemen klikatuta, elkarrizketa osoa ikusi ahal izango duzue.