2019-2020 ikasturtean euskara ikasten aritu diren herritarrek dirulaguntzak eska ditzakete. Eskaitzaile izateko zenbait baldintza bete behar dira. Alde batetik, ikastaroa jaso bitartean Getarian erroldatuta egotea, eta bestetik, ikastaro orduen %80a jaso izana.
Bestalde, dirulaguntza jaso ahal izateko, uztailaren 15a baino lehen, eskatzaileak agiri hauek aurkeztu behar ditu udaletxean:
- NANaren kopia bat.
- Ikasle-agiriaren edo langabe-txartelaren kopia bat, izanez gero.
- Matrikularen ordainagiria.
- Ikastaroa egin izanaren eta asistentziaren egiaztagiria, ikastaroa eman edo antolatu duen erakundeak egina.
Argazkia: Uni>ersia