Lehengo urtean kaleratu zuen Ibon Muñoa Arizmendiarrietak Gure Ama-Lur feminista liburua. Espetxean idatzitako bere zazpigarren lana da bihar Getariako Alhondigan, 18:30ean hasita, aurkeztuko dutena. Aurkezpen saioan, Amaia Lasa Alegria poeta getariarrak parte hartuko du.

ETAko kide izatea leporatuta, 2000. urtean atxilotu zuen Espainiako Polizia Nazioanalak Muñoa. 20 urte espetxean pasa ondoren, joan den urriaren 11n irten zen kartzelatik. Espetxean idatzitako zazpi liburutan, 1018 bertso eta olerki jaso ditu idazle eibartarrak. “Aurreko lanen ildoari eta orden kronologikoari jarraitzen diete liburu honetako bertsoek ere. Liburu honetako lehen bertsoak 863. zenbakia darama; azkenak, 1018. Guztira, 141 bertso berri, 2019ko ekainaren 30etik 2020ko abuztuaren 29ra Kordobako espetxean idatziak”.

Aurretik argitaratuta dituen liburuak hauexek dira: Ametsen txokoan bizi naiz (2011), Ainarak herrira itzuliko dira (2014), Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin (2016), Udaberrian biziko gara (2017), Hamaika desio utopiarako (2018), Gure memoria, gure historia (2019).

Argazkia: Ataramiñe