Egunean Behin jokoko bederatzigarren sasoia amaitzeko astebete falta den honetan, Unai izan da denboraldiko azken-bigarren irabazlea. 540,59 punturekin, Getaiarrak taldeko sailkapenaren buru kokatu da. Atzetik, 537,06 punturekin, Iruene izan da bigarren sailkatua eta 524,21 punturekin, IOA erabiltzailea izan da hirugarrena.
Getaiarrak taldeko markak Irueneren eskuetan jarraitzen du; zehazki, 599,51 puntutan. Liderrak ezarritako marka gainditzeko azken aukera izango dute getariarrek, datorren igandean bukatuko baita denboraldia.
Lotutako albisteak:
- Sailkapeneko lehen postura itzuli da Iruene.
- Txistu izan da joan den asteko irabazlea.
- Denboraldiko lehen garaipena lortu du Kajuteik.
- Olatuaren gailurrean jarraitzen du Iruenek.
- Denboraldiko laugarren garaipena poltsikoratu du Iruenek.