516,58 puntu lortuta, Kajutei erabiltzaileak eskuratu du Getariarrak taldeko lehenengo postua. Kajuteirentzat, Egunean Behineko 10. denboraldiko lehen garaipena izan da. Ia 20 puntuko tartearekin, Muji10 izan da bigarrena eta berarengandik oso gertu, Maritxarkos hirugarrena; hurrenez hurren, 496,65 eta 493,45 puntu lortu dituzte.
Denboraldia sartu da azken txanpan; hiru aste besterik ez dira geratzen sasoia amaitzeko. Getariarrek, beraz, azken hiru aukerak dituzte Iruenek ezarritako marka, 600 puntutan, gainditzeko eta hala, taldeko garaile izendatzeko.
Lotutako albisteak:
- Beste aste batez, Iruene Getaiarrak taldeko garaile.
- Iruene izan da joan den asteko irabazlea.
- Denboraldiko lehen garaipena lortu du Txistuk.
- Iruenek irabazi du, lehia estuan, aurreko asteko Egunean Behin.
- Irabazle berria azken astean Egunean Behinen: Oier IA.
- Joan den astean ere, Iruene izan da Getaiarrak taldean buru.