Lehiakideek gaur izango dute bi hilabete iraungo duen denboraldiaren lehen partida jokatzeko aukera. Jokoaren garatzaileek azaldu dutenez, sasoi berria galdera sorta berriekin dator. Funtzionamenduak, aldiz, betikoa izaten jarraituko du: 10 galdera erantzutea ahalik eta denbora laburrenean eta ahalik eta akats gutxien eginez. Partaide bakoitzak egunean partida bakarra jokatu ahal izango du eta galderak orotarikoak izango dira; geografiari, historiari, matematikei… lotutakoak.
Bigarren denboraldiaz geroztik, ARTZAPEk martxan jarritako Getaiarrak taldeak ere bere horretan jarraituko du. Ohi modura, ARTZAPEren webgunean astero egingo dugu emaitzen nahiz garaileen errepasoa. Gaur-gaurkoz, 264 partaide daude bertan. Oraindik ez bazara taldera batu, jarraitu hurrengo pausoak:
- Egunean Behin aplikazioa deskargatu.
- Zure profila sortu.
- “Taldeak” atalera joan.
- “+” ikurra sakatu.
- “Talde batean sartu (giltza erabiliz)” sakatu.
- Taldearen gakoa idatzi: E9529F.