Getariako Udala, Elkano 500 Fundazioa eta herriko zenbait eragile Elkanoren Itsasoratzea jaialdia antolatzen ari dira. Horren bitartez, gerora mundubira gauzatuko zuen espedizioaren 1519ko iraileko itsasoratzea gogoratu nahi dute. Juan Sebastian Elkano getariarraren gidaritzapean amaitu zen bidaia hura.

Irailean ospatuko dute Elkanoren Itsasoratzea jaialdia, eta honen nondik norakoak azaltzeko herri aurkezpena egingo dute bihar, uztailak 23. Agerraldia 20:00etan izango da Udaleko batzar aretoan.