Jiraren istorioa

LH3 – Ipuina – Aipamen berezia
Galder Rodriguez Inza

 

Behin batean japoniarrak gerran zeuden Txinarekin. Japoniak Txina osoa inbaditu nahi zuen eta samuraiak bidali zituen horretarako. Horien artean zegoen Jira samurai gaztea.

Txinaren zati bat inbaditu zuten hasieran gogor borroka egin ondoren, baina Txinak kontra egin eta kanpora bidali zituen. Ekipoa Japoniara bueltatu zen eta oraingoan mundua inbaditu nahi zuten.

Japoniako erregeak Amerika inbaditzeko agindu zien, talde gehiago bidali zituen beraiekin eta Amerika inbaditu zuten barkoak erabiliz. Beste bi talde Europa aldera bidali zituen, lurralde horiek ere bereganatu nahi baitzituzten.

Jira samurai gazteari Europara joatea tokatu zitzaion. Txinaren hegoaldetik barku txiki bat hartu zuten. Hogei egun eman zituzten Euskal Herrira iristeko, bidea gogorra izan zen eta Jira gaixotu egin zen. 

Getariara iritsi ziren eta kaletik zihoala, Elkano bilatu zuen. Kontatu zion herrialdea konkistatu nahi zuela eta Elkanok esan zion:

— Pixka bat gaixorik zaude eta janaria ekarriko dizut, baina ordainetan Getaria ez inbaditu. 

Eta Jirak baietz esan zuen. Hala ere hurrengo egunean Jira hil egin zen, oso gaixorik baitzegoen. 

Ondoren Elkanok bigarren mundu bira hasi zuen. Japoniarrek ez zuten mundua konkistatzea lortu.