Eskerrik asko, ugazaba!
Nork ez du sekula amets egin bere nagusia mendekatzeaz? XXI. mendeko Robin Hood den François Ruffin-ek ideia bakar bat du buruan: Bernard Arnault-ek, Frantziako gizonik aberatsenak eta Dior edo Givenchy bezalako marken jabeak, eginiko bidegabekeriak aireratzea. Suspensez, emozioz eta espioitzaz betetako komedia.
- Jatorrizko izenburua: Merci patron!
- Urtea: 2015
- Zuzendaria: François Ruffin
- Aktoreak: François Ruffin, Bernard Arnault, Klur familia
- Herrialdea: Frantzia
- Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa
- Azpitituluak: Azpitituluak.eus
- Gaia: Frantziako lan-erreformen salaketa
- Iraupena: 84 minutu
Hona hemen bideoa, azpitituloak euskaraz, ikusteko lotura: http://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak/eskerrik-asko-ugazaba