Albisteak
Denboraldiko azken kontzertu gaua antolatu du, bihar, Graka kolektiboak
Udara igaro bitartean, biharkoa izango da Graka kolektiboak antolatuko duen azken kontzertu gaua. Hala, 21:00etatik aurrera, hiru talde entzuteko aukera izango dute Getaiko Gaztetxera bertaratzen diren musikazaleek. Galiziatik etorrita, "metalkore doinu bortitzekin",...
Asteburuan, 300dik gora judoka bilduko dira Getarian
Larunbatean eta igandean, judoko topaketak egingo dira Sahatsaga Kiroldegian. Larunbat arratsaldean, benjamin mailako kirolarien txanda izango da. Horiek Oiartzun, Lasarte, Hernani eta Zarauztik etorriko dira. 15:30etik aurrera, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako...
Goizetik ari dira Meagan sanisidroak ospatzen
Gaur, San Isidro Egunaz eta festa giroaz gozatu asmoz, jende dezente gerturatu da Meaga auzora. Urtero lez, txistularien...
Igandera aurreratu dute Nerea eta Andoni Pala Memorialean apuntatzeko epe muga
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, dagoeneko, zortzi bikotek eman dute izena eta, beraz, "memoriala jokatzeko adina bikote badaude". Hala, Nerea eta Andoniren lagunek azaldu dutenez, "aldaketatxo" bat egin dute eta maiatzaren 31 beharrean datorren igandea,...
Bihar egingo da Errigoraren produktuen banaketa
Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainako produktuak bihar, maiatzak 16, iritsiko dira Getariara. Hala, Errigoraren udaberriko kanpainaren baitan eskaeraren bat egin duten herritarrek bihar jaso beharko dituzte eskatutako produktuak. Aurrekotan bezala, Artzape...
Plataforma digitaletan, entzungai dago Onlifly taldearen bigarren diskoa
Hautz tartian, horixe da Onlifly musika talde getariarrak bere bigarren bildumari jarri dion izenburua. Taldekideen hitzetan, "lurrazpiko doinu azkarrek eta turismo masiboak erretako herriko hautsetatik ateratako doinu itsaskorrek 90eko hamarkadako Bad Religion, Nofx,...
Igandean, haurrentzat Zorolinpiadak
Bihar amaituko da Urritza Aisialdi Taldeak antolatuta, igandean egingo diren Zorolinpiadetan izena emateko epea. Lehen Hezkuntzako hirugarren eta bosgarren maila arteko haurrek parte hartu dezakete eta horretarako, interesatua urritza.ae@gmail.com posta elektronikora...
“La Cenicienta” ballet emanaldia ikustera joateko doako autobusa antolatu dute Getariatik
Kursaala Eskura ekimenaren baitan, Les Ballets de Monte-Carlo "La Cenicienta" ballet emanaldia ikusteko doako autobus zerbitzua jarri du Getariatik Kursaal Eszenak. Emanaldia maiatzaren 29an, astezkenean, izango da, 19:30ean hasita. Sinopsiak honela laburbiltzen ditu...
VII. Emakumezkoen Salbatore Txapelketako izen-ematea abiatu du Gure Txeruk
Ekainean hasi eta abuztuaren 4a bitartean egingo da Emakumezkoen Salbatore Txapelketaren VII. edizioa. Dagoeneko, zabalik dago izena emateko epea, maiatzaren 31ra arte, hain justu. Horretarako, interesatuek 646 379 747 (Gorka Zenekorta) telefono zenbakira deitu edo...
Palestinari elkartasuna adieraziz, hamarnaka lagun elkarretaratu ziren larunbatean
Gernika-Palestina herri ekimenaren deialdiari erantzunez, 50 getariar inguru batu ziren larunbatean, herriko plazan. "Palestinar herriari elkartasuna adierazi" asmoz elkartu ziren, palestinar banderak esku artean zituztela. Larunbatean, Euskal Herriko 50 herritan...