Aurten, 114 lan aurkeztu dira Getariako 23. Literatura Lehiaketara, 112 ipuin eta bi olerki edo bertso. Nagore Etxabe Iturzaeta Herri Eskolako ordezkariak, Mikel Gartziarena literaturazaleak eta Katukale irakurle taldeko kideak eta Iure Eizagirre Artzape Euskara...
Museoen Nazioarteko Eguna da bihar, maiatzak 18, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde lelopean egingo den egitaraua aurkeztu du aste honetan. Aldundiko ordezkariek museoen eragina nabarmendu dute, “ondarea babesteko, kultura...
Larunbatean, 16:00etan hasita, egingo da Getariako Triatloiaren 2024ko edizioa. Antolatzaileen hitzetan, prestakuntza kontuak “oso ondo doaz; jada, dena lotuta dugu”. Igandera arte zegoen zabalik izena emateko epea baina, antolatzaileek Artzaperi azaldu...
Udara igaro bitartean, biharkoa izango da Graka kolektiboak antolatuko duen azken kontzertu gaua. Hala, 21:00etatik aurrera, hiru talde entzuteko aukera izango dute Getaiko Gaztetxera bertaratzen diren musikazaleek. Galiziatik etorrita, “metalkore doinu...
Larunbatean eta igandean, judoko topaketak egingo dira Sahatsaga Kiroldegian. Larunbat arratsaldean, benjamin mailako kirolarien txanda izango da. Horiek Oiartzun, Lasarte, Hernani eta Zarauztik etorriko dira. 15:30etik aurrera, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako...
Gaur, San Isidro Egunaz eta festa giroaz gozatu asmoz, jende dezente gerturatu da Meaga auzora. Urtero lez, txistularien goizeko dianaren ostean, eliza inguruan San Isidro santuarekin prozesioa egin eta 11:00etan, meza egin dute. Ondoren, elkarte alboan jarritako...
Ikastaroa aurrera ateratzeko gutxieneko lagun kopuru batek eman behar du izena. Manuel Fernandes izango da irakasle. Pintura-tailerran izena emateko epea zabalik dago
Hizlariak: Hugo Carlos Prieto Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko atal nagusiko pertsonen aurkako delituen arloko burua eta Joseba Iñaki Arteaga Arabako Ikerketa Kriminalaren Zerbitzuko komisarioa. [...]
Virginia Wolfen Gela bat norberarena liburua aztertuko dute. Antolatzailea: Katukale irakurle taldea. “Katukale” irakurle taldean izena emateko epea zabalik dago
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.