Goizetik ari dira Meagan sanisidroak ospatzen
15 maiatza, 2024
Gaur, San Isidro Egunaz eta festa giroaz gozatu asmoz, jende dezente gerturatu da Meaga auzora. Urtero lez, txistularien goizeko dianaren ostean, eliza inguruan San Isidro santuarekin prozesioa egin eta 11:00etan, meza egin dute. Ondoren, elkarte alboan jarritako...Igandera aurreratu dute Nerea eta Andoni Pala Memorialean apuntatzeko epe muga
15 maiatza, 2024
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, dagoeneko, zortzi bikotek eman dute izena eta, beraz, “memoriala jokatzeko adina bikote badaude”. Hala, Nerea eta Andoniren lagunek azaldu dutenez, “aldaketatxo” bat egin dute eta maiatzaren 31 beharrean...Bihar egingo da Errigoraren produktuen banaketa
15 maiatza, 2024
Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainako produktuak bihar, maiatzak 16, iritsiko dira Getariara. Hala, Errigoraren udaberriko kanpainaren baitan eskaeraren bat egin duten herritarrek bihar jaso beharko dituzte eskatutako produktuak. Aurrekotan bezala, Artzape...Plataforma digitaletan, entzungai dago Onlifly taldearen bigarren diskoa
15 maiatza, 2024
Hautz tartian, horixe da Onlifly musika talde getariarrak bere bigarren bildumari jarri dion izenburua. Taldekideen hitzetan, “lurrazpiko doinu azkarrek eta turismo masiboak erretako herriko hautsetatik ateratako doinu itsaskorrek 90eko hamarkadako Bad Religion,...Igandean, haurrentzat Zorolinpiadak
14 maiatza, 2024
Bihar amaituko da Urritza Aisialdi Taldeak antolatuta, igandean egingo diren Zorolinpiadetan izena emateko epea. Lehen Hezkuntzako hirugarren eta bosgarren maila arteko haurrek parte hartu dezakete eta horretarako, interesatua urritza.ae@gmail.com posta elektronikora...Agenda
al.
ar.
az.
og.
ol.
lr.
ig.
A
A
A
O
O
L
I
7:00 PM - Getariako 23. Literatur Lehiaketa
7:00 PM - EH Bilduren ekitaldi poltikoa
11:00 AM - Salbatore jaiak antolatzeko bilera irekia
21
8:30 PM - Kontzertua: Manuela Iwanson eta Dishes
6:30 PM - Katukale irakurle taldearen saioa
10:00 AM - San Prudentzio jaiak
29
30
1
12:00 AM - Antxua Eguna
5