Map Unavailable
Eguna/Ordua
Data(k) - 2022/09/03
11:00 am - 9:00 pm
- 11:00etatik 12:00etara, ur jolasak Altxerrian: kukaña eta slakline.
- 11:30ean, Elkano jantzi-bildumaren aurkezpena Cristobal Balenciaga Museoan. Amarenak markak sortu ditu diseinuak.
- 12:00etan, Bidasoako erraldoiak Altxerritik abiatuta.
- 16:00etatik 18:00etara, arraun-irteerak patatxan. 16 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte eta izena eman beharko dute moilako informazio puntuan.
- 18:00etan, Elkarrekin Elkano haurrentzako ikuskizuna Ixabel Agirresarobe kontalariaren eta Iñaki Martiarena Mattin ilustratzailearen eskutik, Berdura plazan. Familientzako ipuin kontaketa izango da.
- 19:00etan, Esne Beltza eta lagunen kontzertua, frontoian.
Antolatzaileak: Getariako Udala eta Elkano Fundazioa.