Elefante bat ilargian

LH4 – Ipuina – Saritua
Lur Elorrieta Alberdi

 

Egun euritsu batean Leire izeneko ume batek amari esan zion:

— Amatxo irakurriko al didazu ipuin bat?
— Bai laztana, oraintxe noa! –esan zion amak.

Orduan amak ipuin bat hartu eta hasi zen kontatzen:

 

“Bazen behin, oihan batean elefante bat. Elefantea ez zen normala. Marra laranja eta horiak zituen eta gainera izen arraroa zuen, Krater. Bere taldekoek barre egiten zioten, esaten zuten zirku edota zoo batera joango zela. Orduan Kraterrek esan zuen:

— Ni ilargira joango naiz eta frogatzeko oinekin zuloak egingo ditut ilargian!

Beraz, biharamunean oihaneko beste animaliei laguntza eskatu zien.

Lehenik Patxi jirafari, orduan esan zuen Kraterrek:

— Patxi, jaitsiko al didazu palmondo bat zure lepoaz, tranpolin bezala erabiltzeko ni gainean jarrita? Patxik baieztatu egin zuen buruaz, baina saiatu eta saiatu bazen ere, ez zuten lortu. Ondoren, tronparekin haizea lurrerantz bota eta gora igotzea pentsatu zuen indarrak hartu eta gero, oso nekatua zegoen eta. Pare bat ordu geroago tronpaz haizea bota eta han joan zen ilargira!

Gainera bera bakar-bakarrik!

Han zegoen bera, 2 minutu geroago ilargira iritsi zen eta ilargian zuloak egiten hasi zen, PUM, PUM, PUM. Gero ilargira iristeko berdina egin zuen baina haizea kontrako norabidean botata. Gero oihanera iristean hurrengo ilargi betean bere taldeko elefante guztiek ikusi zuten ilargian Kraterren oinatzak zeudela”.

 

Leireri asko gustatu zitzaion ipuina eta ilargian pentsatzen zegoela, amak esan zuen,

— Leire badakizu zer? Ilargiko zuloek Kraterren omenez izena dute kraterrak.

Eta han gelditu ziren biak leihotik ilargiari begira.

Kalabazan eta ez bazan jar dadila Kraterren bizkar gainean!