Esnatu!

12-14 urte – Olerkia – Saritua
Nerea Iribar Arregi

 

Lurra sortu zenetik pozez beterik,
gizakiak etorri eta gaitza berarekin,
eta orain buelta eman ezinik,
egun hartatik gaixotasunekin.

Natura guztia osasunarekin,
banan-bana mozturik,
beraien bizitza amaitzen hasirik,
oxigenoa lapurtzeko zailtasunekin.

Animalia libre izanik,
janari gabe geratzen gosearekin,
beraien biziek prezio bat edukiz,
eta gauza guztiei begira beldurrarekin.

Lurra lasai sorreratik,
gizakiak gauzak mugitu makinekin,
planeta beldurtuz hasieratik,
eta orain beti hotzikarekin.

Gaixotasunekin, zailtasunekin,
beldurrarekin, hotzikarekin…
ezin lorik hartu guzti honekin,
ESNATU!