Espazioa

LH3 – Ipuina – Aipamen berezia
Unai Aranguren Legorburu

 

Bazen behin ume bat astronauta nahi zuena izan eta etxean beti astronautetan ibiltzen zen jolasean. Kartoizko traje bat ere bazeukan txuriz margotuta. Ordenagailuan espazioari buruzko informazioa bilatzen zuen eta marrazki bizidunak ere ikusten zituen.

Behin bururatu zitzaion kartoizko espazio-ontzia egitea eta handik egun batzuetara aitari laguntza eskatu zion; baiezkoa esan zion eta gustura jarri zen. 6. mailan zegoela, andereñoak galdetu zien:

— Zer nahi duzue izan handitan?

Eta berak esan zuen:

— Nik astronauta izan nahi dut.

Batxilergoan zegoenean astronautei buruzko gaiak ikasten hasi zen eta 18 urte bete zituenean ikasketak egiten hasi zen. Praktikak egitea ere tokatu zitzaion unibertsitatean eta horrela, aurrenengo aldiz, irakasle batekin joan zen espaziora.

Lau egun pasa zituzten bertan eta planeta pila bat ikusi zituzten, harrituta gelditu ziren. Oso polita zen dena. Ilargira ere joan ziren eta ukitu zutenean mareatu egin zen eta irakasleak espazio-ontzira eraman eta Lurrera bueltatu ziren. Handik ordu batzuetara ondo jarri zen eta iritsi zenean, bere aita eta ama zain zeuden eta biengana joan zen korrika. Amak galdetu zion:

— Zer moduz ibili zera?
— Ondo ibili naiz, asko gustatu zait han ikusitakoa eta berriz bueltatuko nintzateke –erantzun zion.

Handik hilabete batera bera bakarrik joan zen espaziora. Espazio-ontzia hartu eta berriro lau egun pasa zituen, baina ilargira iritsi zenean, estralurtarrek esklabu hartu zuten. Hasiera batean asko beldurtu zen baina arma bat hartu eta ihes egin zuen.

Espazio-ontzia hartu eta Lurrera bueltatzean, gurasoei kontatu zien. Haiek esan zien berriro espaziora joan nahi bazuen, bakarrik ez zela bueltatuko. Mutikoa segituan hasi zen hurrengo bidaia ondo prestatzen.