Sentimenduak

LH5 – Ipuina – Saritua
Lur Elorrieta Alberdi

 

Bazen behin, Irati izeneko neska bat. Getarian bizi zen eta 11 urte zituen. Bere ama, aita eta 5 urteko anaiarekin bizi zen Sahatsaga 5ean. LH5-en zegoen eta oso sentimendu arraroak zituen bere hitzetan. Edozein momentutan negar egiteko gogoa etortzen zitzaion. Horregatik,  denek negarti deitzen zioten. 

Behin, eskola bukatu ondoren etxera joan eta etxera iristean, BAT PAT: gauerdiko sorginak pixka bat  irakurri eta amak deitu zion bazkaltzera joateko. Makarroiak tomate eta txorizoarekin zeuden, asko gustatzen zitzaizkion. Azkar jan eta  lagunengana joan zen, arratsaldean ez zuen eskolara joan beharrik kurtso bukaera baitzen. 

Lagunengana iristean bi lagun  haserre ikusi zituen, elkarri bultzaka. Berak, gelditzeko esan zien ez zuela merezi haserretzeak. Orduan,  berari egin zioten bultza eta esan zien ez sartzeko beraien kontuetan eta bat-batean konturatu zen ez zuela haserrerik sentitu. Haserrea, galdu zuela ematen zuen. Ordutik aurrera, ez zuen haserrerik sentitu inoiz. 

Hurrengo egunean,  musika zuen eskolaz kanpo eta bertara joan zen. Asko gustatzen zitzaion musika eta oso azkar pasatzen zitzaizkion 45 minutuak, baita gaurkoan ere. Bukatzean, piraten parkera joan zen apurtxo batean jolastera eta handik ordu laurden pasatxora ama atera zen leihoan. Esan zion azkar joateko etxera, zerbait garrantzitsua esan behar ziola. Etxera iristean, amak:

— Irati, gauza garrantzitsu bat esan behar dizut, nire aita hil da. Alegia, zure aitona…

Iratik ez zuen penarik sentitu, pena bere barruan, joan zitzaion pena ere. Bere barruan kezka hutsa zegoen. Beraz, medikuarengana joatea erabaki zuen. Medikuak ez zion ezer berezirik aipatu eta bakarrik konpon zezakeela esan zion. Joan baino lehen hiru pegatina eman zizkion baina, ez zuen poza sentitu, bera etsita zegoen, ez zekien zer egin. 

Beste egun batean, txori baten bihotza ikusi zuen lurrean. Norbaitek hilko zuen segur aski eta eskuetan hartu zuen. Momentu horretan, ez zuen nazka sentitu. Orain bera robot bat bezalakoa zen, ausardia ere bazuen behintzat eta horregatik bere buruari zera esan zion: Nik nire sentimenduak bilatuko ditut!  Plan bat pentsatu behar zuen, egunak pasa eta ez zitzaion planik bururatu. Hortaz, bere bizitza normala jarraitu zuen. 

Astearte goiz sinple batean, eskolara joan zenean, bere lagun  bat uretara jausi zela ikusi zuen. Laguntzera joan zen, bera ere uretara sartuz. Zomorro bat ikusi zuen lurrean eta nazka pila bat eman zion… nazka bueltatu zitzaion!!! Berdina beste sentimendu denekin. Lagun bat triste zegoen eta lagundu egin zion… tristura bueltatu zitzaion!!! Lagun bat bera bakarrik zegoen kalean pozik eta konpainiarekin biak pozik eta alai bukatu zuten!!! Poza bueltatu zitzaion… Azkenik, lagun bat aitarekin  haserretu zen eta lagundu egin zion, haserrea bueltatu zitzaion. 

Handik aurrera sentimendu guztiak berreskuratu zituen eta beti lagunduko zien pertsonei. Horrela,  beste guztien sentimenduak bizi eta ziren bezalakoak onartuko zituen!