Alpeetako altxorra

LH4 – Ipuina – Aipamen berezia
Sara Ostolaza Iribar

 

Kaixo, ni Ane naiz eta Saran bizi naiz. Egin nuen bidaia kontatuko dizuet. 

Larunbat goiz bat zen eta motxila prestatzen ari nintzen Alpeetara joateko autokarabanan. Abiatu ginenean nik lo hartu nuen. Esnatu eta konturatu nintzen karretera estu batean geundela. Handik minutu batera iritsi ginen Berardera. Berarde Alpeetako herri txiki bat da. 

Autokarabanatik irten eta Berardeko parke txiki bakarri ikusi nuen. Amari galdetu nion ea ahal nuen parkera jolastera joan. Han nire adineko 3 zeuden. 

— Kaixo, ni Amelie naiz –esan zuen nesketako batek. 

Nik ulertu egiten nion zeren frantsesa ikasten dugu eskolan. Nik erantzun egin nuen. 

— Nik Ane izen dut –esan zuen. 

Beste biek ere esan zidaten beren izena, batek Lili eta besteak Martin zuen izena. 

Gauean esnatu egin nintzen eta leihotik paper txiki bat erortzen ikusi nuen. Poliki-poliki jaitsi nintzen eta papera hartu nuen. Paperean hau jartzen zuen: 

“Kaixo Ane, Berardetik ikusten den mendi handi batean altxorra dago. Altxorra lortzeko bi gauza egin behar dira. Bat mendira igo eta bigarrena lagunekin bilatu. AGUR”. 

Goizeko hamarrak aldera parketan nengoen Amelie, Lili eta Martinekin hitz egiten. Nik irakurri egin nuen papera altuan lagunek entzuteko. 

— Ondo ulertu badut… –esan zuen Lilik.
— Has gaitezke herriko jendeari galdetzen beraien ustez zein den mendia –esan zuen Ameliek. 

Handik ordu erdira parkean geunden hitz egiten. 

— Guri Dibona esan digu –esan nuen. 

Dibona esan eta Lilik “niri ere bai” esan zuen eta segida Ameliek ere bai. 

Gau hartan gurasoek esan zidaten hurrengo egunean Dibonara joango ginela. 

— Kaixo, gauza bat esan nahi dizuet. Gaur arratsaldean Dibonara noa! Orduan ahalko dut pixka bat ezagutu mendia horrela bihar joaten garenean ez gara galduko! –esan nuen pozik. 

Dibonara joango nintzela esatean oso-oso pozik jarri ziren. Eta bazkaltzera joan nintzen agur esan eta gero. Arratsalde hartan Dibonara joan nintzen. Dibona mendi harritsu bat zen eta gainean punta handi bat zeukan. 

Goizean mendiko botak jantzi, motxila hartu papertxoa sartu motxilan eta parkera joan nitzen. 

— Kaixo, Ane. Arazo bat dugu. Mendia handia da eta ez dakigu non egongo den altxorra –esan zuen Martinek.
— Horretarako soluzio bat dut. Atzo joan ginen leku batean zulo handiagoak daude orduan han egongo dea uste dut –hori esan nuen gogo pixka batekin. 

Mendia igotzen ari ginenean kantatu ere egiten genuen. Iritsi ginenean harri lekura Amelie hitz egiten hasi zen. 

— Nik hemen begiratuko dut. 

Berak hori esan eta besteok non begiratuko genuen esaten hasi zen. 

Bilatu eta bilatu ez genuen ezer aurkitu. 

— Hemen ez dago ezer –esan nuen penatu ahotsarekin.
— Hemen ere ez.
— Ba gaur ez daukagu suerte handirik zeren hemen ere ezer ez dago.
— Egia da, hemen ere ez dago gauza handirik altxorra izateko –esan zuen Lilik nekatuta.
— Aber irakurri ongi mesedez papertxoa Ane –esan zuen Martinek esperantza pixka batekin.
— Ulertzen dut zergatik ez dugun aurkitzen! Paperean denok batera aurkitu behar dugula jartzen du horrela lagunak ez badira ona etortzen direnak ezingo dute aurkitu –esan zuen Martinek poz pozik.
— Bale denok hemen bilatu! –esan nuen oso oso pozik. 

Segituan topatu genuen. Denok pozez zoratu ginen barruan zer zegoen ikusita: barruan kanika batzuk eta bakoitzaren kolore gustuko pintzel bat zegoen. 

Orain bi asteburutik batean beraiekin hitz egiten dut.